Isovas - Aurkezpena
1991tik ISOVASek eskaintzen dizu:
ZERBITZUA
Lana errazten diegu gure bezeroei, eta zerbitzu guztiz osatua eskaintzen diegu isolamendu termiko eta akustikoaren merkatuan, eraikuntzan, suaren kontrako babesean eta irazgaizte-lanetan; gainera, 3.000 produktu baino gehiago banatzen ditugu. Prestakuntza eta esperientzia handiko profesionalez osaturiko talde bat dugu, bezeroen premia guztiei behar bezala erantzuteko, eta oso ezagunak gara sektorean irtenbideak emateko dugun gaitasunagatik.
BERMEA
Erabiltzen ditugun materialen kalitatea eta gure teknikariek egiten duten instalazio-lan egokia dira bermerik onena parte hartzen dugun proiektuetan dena behar bezala atera dadin.
KALITATEA ETA ETENGABEKO HOBEKUNTZA
Merkatuan lehiakorrak izateko lan eta ahalegin handia egiten dugu. Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu gure giza baliabideak ahalik eta gehiena sustatzea, beraiei esker lortzen baititugu hain emaitza onak.