kudeaketa integratuko sistema – eginkizuna, ikuspegia, balioak
ISOVASen EGINKIZUNA da isolamendu-zerbitzu osoa eskaintzea ur, su, hotz, bero eta zaratari aurre egiteko, etxebizitza, merkataritza eta industria arloko eraikuntza-sektorean irtenbide pertsonalizatuak emanez.
ISOVASek isolamenduen diseinua, azterketa eta proiektua egin eta lanak gauzatzeko erabateko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa liderra izan nahi du Euskadin, bai kalitatean eta bai zerbitzuetan. Helburu hori lortzeko ondoko irizpide hauek erabiltzen ditu:
ZINTZOTASUNA , bete beharreko arauak eta bezeroarekin hitzarturiko konpromisoak zorrotz betez.
PRESTASUNA, bezeroen beharrizanei azkar eta ondo erantzuteko.
EZAGUTZA TEKNIKOA , gure produktuari /zerbitzuari balio erantsi handiagoa emateko.
TXUKUNTASUNA ETA GARBITASUNA bezeroei bukaturiko obretan; hori da gure lanaren ezaugarria eta gure gainerako eginkizunen oinarrizko diziplina.
BEGIRUNEA, ELKARRIZKETA ETA HURBILTASUNA, erakundeko pertsonekin ditugun harremanetan.