Kudeaketa integratuko sistema - Politika
ISOVASen etengabeko hobekuntza lortu nahi dugu. Horregatik, gure politikaren helburu nagusia da balioa sortzea, betiere zerbitzurik onena eta kalitaterik handiena eskainiz, gure bezeroek dituzten premia eta aurreikuspen guztiak betetzeko.
ISOVASen Kudeaketa Etiko eta Gizartearekiko Arduratsuaren Sistema (SGE) osatzen duten dokumentu formaletako bat duzue Kode hori. Administrazio Kontseiluak Kudeaketa Etikorako Politika zehaztu ondoren erakundeak bere gain hartu du kode hori; horrela hartutako konpromisoa aipaturiko Sistemaren ezarpenari esker kanporatu eta ezagutarazi behar da. SGEa osatzen duten dokumentuek antolamendurako ikuspegi berri bat eskaintzen digute “Kudeaketa Etikoaren Kultura” dei dezakegun horren barruan. Kode Etikoaren proposamenari eusten dion dokumentua FORTICA-ren SGE 21 delakoa da; horren arabera, enpresa eta erakundeetan Kudeaketa Etikoaren prozesu orokorra zortzi azpi-prozesutan sailkatua dago.
Bestalde, ISOVASen oso kontuan hartzen ditugu gure hornitzaileak, herri-administrazioak, lehiakideak eta gainerakoak, eta alde horretatik aplikagarriak diren lege eta araudi guztiak behar den errespetu eta gardentasunarekin betetzeko konpromisoa hartu dugu, gure erakundeak Kalitate, Ingurumen, Laneko Segurtasun eta Osasun eta Kudeaketa Etikoari dagokionez izenpetzen dituen gai guztietan.